Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo hasi zen Dauphiné Liberé lasterketa, Evian les Bains herrian 6 km-ko prologoarekin. Alberto Contador (Astana) nagustitu zen, Van Gardereni 2 segundo aterata. Sakandarrei dagokionez, Gorka Verdugo (Euskaltel) 12.a izan zen, 15 segundora, Imanol Erbiti (Caisse) 52.a, 29 segundora, Egoi Martinez 74.a (Euskaltel), 33 segundora, eta Jorge Azanza 76.a (Euskaltel), 34 segundora. Gaur Evian les Bains eta Saint Laurent Du Ponto arteko etapa dago jokoan, eta esprintean bukatuko dela aurreikusten da.