Maiatza 62 langabetu gehiagorekin bukatu zen

Guaixe 2010eko ekainaren 7a

1.447 langabetu zeuden Sakanan maiatza bukaeran, apirilean baino 62 gehiago. Gamesaren itxieraren ondorio da igoera. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jakinarazi duenez, Altsasuko enplegu bulegoan langabeen zerrenda 56 pertsonarekin handitu da. Haiei Iruñeko enplegu bulegora jo behar duten sei arakildar gehitu behar zaizkie. Langabe sakandar gehienak emakumeak dira, 778 (53 gehiago); lan bila dauden gizonak, berriz, 669 dira (9 gehiago). Sektoreei dagokienez, zerbitzu arloak biltzen ditu sakandarren lan eskaintza gehienak: 696 (22 gehiago). Industrian lan egiteko 537 eskaera daude (44 gehiago). Eraikuntzan lan egiteko prest dauden sakandarrak 114 dira (6 gutxiago). Lehen sektoreari dagokionez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 24 sakandarren eskaerak ditu jasoak (2 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez duten eta lan egin nahiko luketen sakandarrak 76 dira (7 gehiago).Nafarroa  Maiatza despeditzean, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan 676 pertsona gutxiago zeuden langabezian aurreko hilabetearekin alderatuta. Guztira, 41.696 nafar zeuden lanik gabe (%1,6 gutxiago). Haietatik 21.094 emakumeak dira eta 20.602  gizonezkoak. Nafarroako Gobernuko Lan arloko zuzendari Imelda Lorearen iritziz datu onak dira, "langabeziak behera egin duelako azken hiru hilabeteetan. Izan ere, otsaileko datuekin alderatuta, 2.074 langabe gutxiago daude Nafarroan". Zuzendari nagusiak adierazi du langabeziak ekoizpen sektore guztietan egin duela behera.Langabeziaren bilakaeraUrtea       Hilabetea    Guztira    Gizonak    Emakumeak2008*       Maiatza          523        201          3222009        Maiatza        1054        502          5402010        Maiatza        1447        669          778*2008ko datuak Altsasuko enplegu bulegoari dagozkio soilik. Gainerakoak Sakana osokoak dira.