Rural Kutxa afizionatuaren asteburu bikaina

Guaixe 2010eko ekainaren 7a

Garaipenak bata bestearen atzetik pilatzen ari da Sakanako Rural Kutxa afizionatuen taldea. Larunbatean Euskadiko Erlojupeko Txapelketa jokatu zen Villatuertan, 23,4 km-ko proban, eta Nafarroako Itzulia irabazi berri duen Victor de la Parte gasteiztarrak garaipen argia lortu zuen (29:13), bere taldekide Igor Romerori 43 segundo atera eta gero. Haien taldekide Eneko Etxeberz seigarrena izan zen, 2:36ra. 23 urtez azpikoan Igor Merino nagusitu zen (31:32). Beñat Txoperena (Rural Kutxa) 10.a izan zen, 1:56ra. Eta juniorretan Eduardo Ardaiz nagusitu zen (Bi-Lux); Rural Kutxako Joan Ander Intxausti hirugarrena izan zen, 32 segundora. Hori gutxi balitz, igandean Euskadiko linea txapelketa jokatu zen Lemoizen, eta asteazkenean Gipuzkoako erlojupeko txapelketa irabaztetik eta bezperako Euskadiko erlojupekoan bigarrena izan zen Igor Romero (Rural Kutxa) gailendu zen (3:06:29), 142 km-ko proban helmugara bakarrik helduta. Minutu bat eta 39 segundo atera zizkion Naturgaseko Pello Bilbao bigarrenari. Bestalde, Coruñako Itzulian Pablo Torresek (Rural Kutxa) beste garaipen bat lortu zuen talde sakandarrendako.