Verdugo bederatzigarrena Dauphiné Liberén

Guaixe 2010eko ekainaren 8a

Atzo Dauphiné Liberéko lehendabiziko etapa jokatu zen, 191 km-koa. Helmugarako 15 km-ren faltan eroriko masiboa izan zen, eta tropela bitan banatuta geratu zen. Aurreneko taldea batera iritsi zen helmugara eta esprintean Grega Bole (Lampre) nagusitu zen. Euskalteleko Egoi Martinez 13.a izan zen eta haren taldekide Gorka Verdugo 21.a, biak denbora berean. Aldiz Imanol Erbiti (Caisse) eta Jorge Azanza (Euskaltel) bigarren multzoan sartu ziren, 1:11ra. Sailkapen orokorrean Alberto Contadorrek (Astana) jarraitzen du lider. Gorka Verdugo bederatzigarrena da, 15 segundora, Egoi Martinez 39.a, 33 segundora, Imanol Erbiti 68.a, 1:40ra eta Jorge Azanza 73.a, 1:45era. Gaur antzeko etapa dago jokoan, 177 km-koa.