Hurrengo urtera arte

Guaixe 2010eko ekainaren 8a

Irurtzungo pilotalekuak Sakanako Emakumeen III. Frontenis Txapelketako finalak hartu zituen larunbatean. Txapelketa despeditzeko egun ederra izan zen larunbatekoa, txapelketako ligaxka bikaina eta gero finenak heldu baitziren final handira. Nahiz eta beroa izan protagonista, giro ederra izan zen. Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak antolatu du txapelketa, emakumeen artean kirola bultzatzeko asmoz. Hurrengo talde eta instituzioen laguntza izan du: Olaztiko pala arduradunak, Irurtzungo Itxondo elkartea, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartea eta Etxarri Aranatz, Olatzagutia eta Irurtzungo udalak. Txapelketaren arrakasta ikusita - 22 biko aritu dira hiru mailatan banatuta - segida izanen du txapelketak. FinalakLehen mailan3. eta 4. postuak: Goñi-Ilzarbe 22 - Dorai-Santesteban 10Finala: Aristorena-Aristorena 16 - Astiz-Andueza 22Bigarren mailan3. eta 4. postuak: Berastegi-Amaral 8 - Berastegi-Adarraga 22Finala: Andueza-Martinez 19 - Gasco-Rodriguez 22Hirugarren mailan3. eta 4. postuak: Olaia-Lide-Amaiur-Irati - Loban-Igoa (Loban-Igoa garaile)Finala: Loban-Ganuza 22 - Beunza-Barrenetxea 16