Haedo azkarrena

Guaixe 2010eko ekainaren 9a

Atzo Dauphiné Liberéko bigarren etapa jokatu zen. Bost txirrindularik eguneko ihesaldia egin zuten, baina helmugarako km eskas baten faltan tropelak irentsi zituen. Eta esprint gogorrean azkarrena Juan Jose Haedo izan zen (Saxo). Sakandarrak denbora berean sartu ziren. Sailkapen orokorrean Alberto Contadorrek jarraitzen du buru (Astana), eta Gorka Verdugo etxarriarra 9.a da, 15 segundora. Egoi Martinez 39.a da, 33 segundora, Imanol Erbiti 67.a, 1:40ra, eta Jorge Azanza 72.a da, 1:45era. Gaur erlojupekoa dute jokoan.