Sakandarrak txukun Kimuen Kopa Nazionalean

Guaixe 2010eko ekainaren 9a

Asteburuan  San Antonio Nazioarteko 54.Irristaketa Zirkuitua jokatu da. Tartean, Kimuen mailako Kopa Nazionala zegoen jokoan, larunbatean eta igandean. Sakanako irristaketa klubetako zazpi-zortzi irristalari inguru aritu ziren larunbatean, Iruñeko Baiona Etorbidean. 2.000 metroko maratoia jokatu zuten eta ongi aritu ziren. 78 neska aritu ziren eta erdiko postuetan sailkatu ziren sakandarrak. Mutiletan 48 lehiatu ziren eta 15 postutik 20ra bitartean sartu ziren sakandarrak, lan txukuna eginez. Igandean aritzekoak ziren, baina euria ari zuela eta, Antoniutti pistako azpiegitura kentzen ari ziren Juli Acebes entrenatzailea bertaratu zenean. "Bertan behera geratu zela esan zidaten eta gero enteratu gara Txantrean egin zutela. Ez ziguten ezer esan eta hortaz, ez genuen parte hartu" azaldu digu entrenatzaileak