Alpeak zain

Guaixe 2010eko ekainaren 10a

Dauphiné Liberé lasterketa famatuan murgilduta daude Egoi Martinez, Gorka Verdugo eta Jorge Azanza (Euskaltel) eta Imanol Erbiti (Caisse d´Epargne) sakandarrak. Atzoko 49 km-ko erlojupekoak aldaketak ekarri zituen, RadioShack taldeko Brajkovicek etapa ikusgarria egin baitzuen, eta etapa irabazteaz gain lidergoa kendu zion Alberto Contadorri. Gorka Verdugo etxarriarrak etapa oso ona egin zuen - 15.a izan zen, 2:39ra, lehen euskalduna - eta lan horregatik sailkapen orokorrean bederatzigarren postuari eutsi zion. Sailkapen nagusian Verdugo 9.a da, 2:49ra; Egoi Martinez 46.a, 5:20ra; Imanol Erbiti 74.a, 6:55era; eta Jorge Azanza 81.a, 7:31ra.Gaurtik aurrera Alpeetan barna ibiliko dira txirrindulariak. Gaurko etapa lehen mailako Risoul gainean despeditu da, eta ziurrenik mugimenduak egongo dira tropelean