Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cadizko hiri horretan dauden hiru espetxeetara Nafarroatik martxa abiatuko da gaur. Andaluzia aldean iganderaino egonen dira martxistak, euskal presoei elkartasuna adierazteko asmoz. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) espetxeetako egoera salatzeko urte hasieran borroka iraunkorra hasi zuen (Asier Karrera etxarriarra hil honetan ari da parte-hartzen). Nafarroatik abiatuko den martxa horrek espetxe barruan egiten ari den borrokari babesa azaldu nahi dio. Hala azaldu dute Amnistiaren Aldeko Mugimendutik (AAM). IkonoaMartxaren antolatzaileek nabarmendu dute gaur egun ia 750 euskal preso daudela, "frankismoko garairik latzenetan baino errepresaliatu gehiago". Epaitegi Goreneko doktrinak zigorrak 40 urtetaraino igotzeak edota espetxeetako bizi baldintzak gogortzeak EPPKren gaineko presioa handitu dutela ziurtatu dute. "Espetxeetan isolamendua handitu dute, gaixo eta larri daudenak preso daude, sakabanaketa jarraitu eta handitu egin da, aurrez aurrekoetara joateko erregistro eta katxeoek presoen eta familiaren arteko komunikazioa zailtzen dute". AAMren iritziz, Puerto de Santa Mariako kartzela espetxe-politikaren ikono bat dira (han dago preso Unai Parot): "isolamendua, mila kilometro egin ondoren senideek familiakoa ikusteko trabak eta abar". Martxaren deitzaileen ustez, "preso politikoen eskubideen defentsak ez ditu abagune politikoak ulertzen, baina euskal politikan horizonte berriak zabaltzen ari diren honetan Euskal Herrian kolektiboarekiko elkartasun olatu erraldoia sortu behar da".SakanaIgandean 200 sakandar baino gehiago bildu ziren Etxarri Aranatzen, manifestazioan. Euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen jabe leloa izan zuen manifestazioak. Etxerat-etik adierazi zuten bukatu egin behar dela preso politikoen erabilpen politikoarekin. "Euskal Herria aro berri batean sartu nahi badugu horrek esan nahi du euskal preso eta iheslari politikoak lehen baino lehen gure artean egon behar dutela, libre". Bitartean presoen eskubide guztiak errespetatzea eta haien nortasun politikoa aitortzea eskatu zuten. "Herriak hartu behar du preso eta iheslari politikoak etxera eta libre ekartzeko ardura eta konpromisoa".