Argindar linea bat kendu eta bestea 400kv-koa izatera pasako da

Guaixe 2010eko ekainaren 15a

Nafarroako Gobernuak eta Red Electrica Españolak (REE) gaur aurre akordioa lortu dute. Adostutakoaren arabera Castejon eta Gasteiz lotzeko Lizarraldetik aurreikusitako argindar linea ez da eginen. Nafarroa eta Euskal Autonomi Erkidegoa Sakanaren bidez lotuko dira. Aurre akordioaren arabera Sakanan gaur egun dauden 220kv-ko lineatako bat desagertuko litzateke eta bestea 400 kv-ra pasako litzateke. REEk jakinarazi duenez, "prozesu horretan eskualdeko udalen parte-hartzea eta iritzia" kontuan izan nahi du. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari Jose Maria Roig Aldasoro eta REEko lehendakari Luis Atienza bildu dira. Kontseilariak Atienzari hiru eskaera egin dizkio linearen ibilbidea aldatzerako: Lizarraldeko hornidura elektrikoa hobetzea, Sakanako elektrizitate sarea modernizatzea eta, azkenik, Nafarroaren osotasunean energia ateratzeko gaitasun gehiago izatea (energia berriztagarriengatik). AdostutakoaMuru Artederretako eta Gasteiz ondoko Ullibarri-Arrauza subestazioak lotuko dituen 440 kv-ko argindar linea egin beharrean honakoa adostu dute. Deikaztelu inguruan azpi-estazio bat egitea. Hura Castejon eta Muru Artederreta arteko 400 kv-ko linearekin lotuko litzateke. Iruñerria eta Itxasoko azpi-estazioa, esan bezala, Sakanan barnako linearen bidez eginen da.