Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean Sakanako enpresarien ordezkaritza zabal bat, 80 bat, Altsasun Alvaro Miranda Simavilla kontseilariarekin bildu zen. Egungo egoera ekonomiko eta fiskala aztertzeko helburua zuen topaketak. Horrekin batera enpresariei informazioa eman eta gobernuaren iazko Krisiaren Kontrako Planaren balantzea eta eraginkortasuna aztertu ziren. Jardunaldian izan ziren ere Sakanako Enpresarien Elkarteko lehendakari Francisco Lopez de Alda eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioko presidente Jose Antonio Sarria. Dendarien ikuspegiaAltsasuko Dendarien Elkartearen (ADE) ordezkaritza ere astearteko bilkuran izan zen. ADE eskualdeko egoera ekonomikoarekin "kezkatuta" azaldu da. Elkartearen ustez "Sakanako tamaina txiki eta ertainekoa industria-ehuna indartu eta bere garapena babestuz lortuko da konponbidea". Egoera kritikoa dela onartu eta gero, ADEk eskatutakoa lortzeko "jarduera plan osoa eta integrala" eskatu ditu, "industria-ehunaren berreskurapena eta garapen turistikoa" helburu izanen dituena. Horretarako neurri errealista eta eraginkorrak hartzea eskatu du elkarteak. Horretarako ADEk honakoak proposatzen ditu: produkzio arloen dibertsifikazioa (telekomunikazioak, ikerketa edota teknologia berriak); langabeen birkokapena eta itxitako lantegiak zabaltzeko neurriak; langabeak eta gazteak behar bezala prestatu; erkidegoko beste tokitan dagoen industria bertan kokatzea; ibarreko lur erabilgarriaren ibilera baldintzatu dezaketen banaketa zentroak ez kokatzea; enpresa mintegiak jartzea aztertzea eta, azkenik, garapen ekonomikoari erraztasunak eman diezaioten udalak babestu eta udalek azpiegiturak hobetzea sustatu dezatela. GertutikFrancisco Lopez de Alda. Sakanako Enpresarien Elkarteko lehendakariaZein eskaera egin dizkiozue kontseilariari?Ibarraren garapenaren sozio-ekonomikorako eskaera historikoak. Plan estrategikoa egin behar dela uste dugu, Sakanako hurrengo bost urteetako etorkizuna definitzeko. Hori gobernuak, udalak eta enpresa arloak elkarrekin egin behar dute. Hori oinarrizko eskaera da. Dugun beste arazo bat enpresak erakarri behar ditugula da. Industria enplegu asko galdu da azken urteetan. Ehuna dibertsifikatzeko eta langabeziari konponbidea emateko enpresak erakartzea, Gipuzkoatik batez ere. Gipuzkoara begira, beraz.Historikoki Gipuzkoako industriak ibarrean kokatzeko eskaera egon da. Hau berpizten denean, logikoki, Gipuzkoako enpresak etortzeko aukera izanen da. Enpresariak kezkatuta zaudete, ezta?Langabezia dago enpresek ekonomia arazoak dituztelako. Bi urtetan, 2008ko ekainetik 2010eko ekainera, gure enpresetan %20 langile gutxiago daude. 1200 langile gutxiago. Eta enplegu erregulazio espedientea duten langileak %10 dira industrian. 2003tik 2012ra industria-ehunaren %30-40a desegin daiteke. Egoera kritikoa da. Krisiari aurre egiteko neurriak eskatu dizkiozue?Gobernuarekin urte eta erdi daramagu hitz egiten. Hilero ekonomiako, gobernuko eta alderdietako goi agintariekin biltzen gara. Zuzendaritzakoak eta enpresa handien taldea joaten gara. Sakanan, Altsasuko Udalarekin eta Sakanako Mankomunitatearekin azken bederatzi hilabeteetan 50 bat aldiz bildu gara. Planteamenduak egiten, ekintza planak aurkezten, epe motz, ertain eta luzera neurriak hartu ahal izateko. Horretan ari gara. GertutikAlvaro Miranda Somavilla. Ekonomia eta Ogasun kontseilaria.Krisiak gehien kaltetu duen eskualdeetako bat da hau. Sakanan krisiak eragina izan du, baina ez da Nafarroako beste eskualdeetan bezala. Hemen gehiago sufritu da industria eskualdea delako. Baina Nafarroak edo Espainiak duten arazo bera du Sakanak, bestelako ideiak baztertu behar dira. Etorkizuna zein den planteatu behar da. Sakana komunikazioan eta industria historian pribilegiatua da. Ezagutza duen eta ekintzailea den jendea dago. Balore horiek erabili behar dira krisi garai hau gainditzeko. Datuak eman dituzue?Langabezia Nafarroan baino gehiago hazi da. Baina logikoa da eskualde hau oso industriala delako. Jakin behar dena da industrien abantaila dela azkar errekuperatu daitezkeela. Horretarako prestatuta egon behar da. Aurrera begiratu beharra dago, iraganean lotuta gelditu gabe. Dituen baldintzengatik etorkizun onena izan beharko lukeen eskualdea da hau. Iraganean izan da eta, dudarik gabe etorkizunean izanen da. Eta etorkizunerako neurririk?Dudarik gabe, behingoan, Urdiain-Altsasu industrialdea egitea. Gaur bertan (asteartea) okupaziorako aktak egin dira. Nire ustez eskualdearen oztopoetako bat izan da eskualde mailako industrialderik ez izatea. Horrek enpresak erakarriko ditu eta Sakanako industria errealitatea aldatuko duela uste dut. Gamesaren eraikinaren kontura zerbait zehaztuta dago?Enpresarekin hitz egiten ari da azpiegitura horiek beste jarduera industrial batera bideratzeko. Gobernua maila gorenean hitz egiten ari da, Gamesak filial batekin edo beste enpresaren batekin instalazio horiek erabili ahal izateko.