Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo jokatutako Suitzako Itzuliko bigarren etapa esprintean erabaki zen, eta Pablo Urtasun urdiaindarra (Euskaltel) bigarrena izan zen, helmugaren marran Heinrich Haussler (Cervelo) txirrindularia gailendu eta gero. Fabian Cancellara (Saxo Bank) da probako liderra. Urtasun 24.a da, 25 segundora eta Jose Luis Arrieta (Ag2r) 80.a, 2:45era. Euskaltel-Euskadi, Dauphiné Liberéko talde onenaRadioShack taldeko Janez Brajkovicendako izan da Dauphiné Liberé lasterketa famatua, Alberto Contador (Astana) bigarrenari 1:41 denborako tartea aterata. Contadorrek larunbatean Alpe D´Huezen despeditutako etapa irabaztea eta hasierako etapatan lider izatea lortu zuen, Frantziako Tourrerako hautagai nagusietako bat dela probatuz. Eta Brajkovicek kontuan hartzeko arerioa izango dela demostratu zuen. Gorka Verdugo etxarriarrak (Euskaltel) ezin izan zien sailkapen orokorreko goi postuei eutsi eta azkenean 35.a sailkatu da, 21:22ra. Larunbatean egun txarra izan zuen etxarriarrak, atzean gelditu zen eta denbora tarte handia galduz. Haren taldekide Egoi Martinez 40.a izan da, 24:28ra, baina sari potoloa ekarri du: Dauphinéko mendiko maillota berarendako izan da, mendian bikain aritu eta gero. Bestalde, talde bereko Jorge Azanza altsasuarra 127.a izan zen larunbateko etapan, 31:46ra, eta azkeneko etapan ezin izan zen aritu. Hala ere, Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari guztien lanari esker, Dauphiné Liberéko talde onena izan da talde laranja. Bukatzeko, Caisse d´Epargneko Hiriberriko Imanol Erbiti 56.a, 34:37ra.