Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
197 km-ko etapari egin zioten aurre txirrindulariek atzo Suitzako Tourrean. Etapa konplikatua zen, erdialdean lehen mailako portuarekin eta bukaeran gain batean despeditzen zen ibilbide gorabeheratsuarekin. Frank Schleck izan zen azkarrena. Pablo Urtasun urdiaindarra 62.a izan zen, 1:07ra. Sailkapen orokorrean Tony Martin (Columbia) da lider berria. Urtasun 50.a da, 1:26ra. Afizionatuak. Rural Kutxa ongi Circuito MontañesenRural Kutxa talde sakandarra lan ona egiten ari da 25. Circuito Montañes txapelketan. Seigarren etapako talde onena izan zen Rural Kutxa, eta sailkapen orokorrean Higinio Fernandez hirugarrena da, Fabio Duarte lider kolonbiarretik bi minutura.