Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Suitzako Tourreko laugarren etapa jokatu zen. Helmugara batera heltzekoa zen tropela eta esprinter handien taldeak lanean zeuden. Bat batean, helmugatik 100 metro eskasera, sekulako erorikoa gertatu da, eta harrapatuta gelditu dira esprinter nagusiak, Cavendish, Ciolek, Haussler eta Boonen, tartean. Erorikoa ekidin dutenak aurrera egin dute eta Alesandro Petacchi (Lampre) nagusitu zen. Jose Luis Arrieta uhartearrak (Ag2r) eta Pablo Urtasun urdiaindarrak (Euskaltel) erorikoa ekidin zuten eta denbora berean sartu ziren. Sailkapen orokorrean T ony Martin da liderra (Columbia) Cancellarari segundo bat aterata. Pablo Urtasun 50.a da, 1:26ra, eta Jose Luis Arrieta 81.a, 7:05era. Gaur bosgarren etapa dago jokoan, gorabehera handikoa, Wettingen eta Frutigen artean (172,5 km). Circuito Montañes lasterketa De la Parterendako Victor de la Parte gasteiztarrak irabazi zuen Circuito Montañeseko azken etapa, Potes eta Santander artean, 152 km-koa. Eguraldi txarrak baldintzatutako etapan - antolakuntzak lasterketa neutralizatu behar izan zuen - de la Parte bakarrik heldu zen helmugara, Fabian Floresi 28 segundoko aldea aterata. Sailkapen orokorrean Fabio Duarte (Café de Colombia) izan da onena.