Kirol monitoreendako oinarrizko ikastaroa gurean

Guaixe 2010eko ekainaren 16a

Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroako Kirol Institutuak kirol monitoreendako oinarrizko ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa irailean gauzatuko da, Altsasun, eta orain aurre inskripzioak egiteko garaia da. Aurrez izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 28an, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 telefonoan edo kirola@sakana-mank.com posta elektronikoan). Prezioa 150 eurokoa izanen da, eta Kirol Institutuak nola Sakanako Mankomunitateak diru laguntza emanen dute. Kirol modalitate guztietako 16 urtetik gorako monitoreei edo monitore izan nahi dutenei dago zuzendua ikastaroa. Kirol hezkuntzako hastapen kurtsoa da eskaintzen dena, 31 orduko ikastaroa. Ikastaroak zati orokorra izango du, 21 ordukoa, eta gero kirol bakoitzeko tartea helduko da, beste 10 orduko iraupenarekin. Aipatzekoa da titulu hau lehen mailako prestakuntzaren barruan dagoela. Irakasleak Nafarroako Kirol Institutukoak izanen dira. Edukiari dagokionez, lau atal nagusitan banatuko da ikastaroa: planifikazioa, irakaskuntza, mugimenduaren analisia eta azken atala,  lesioak eta lehen sorospenak, entrenatzailearen ardura zibila eta elikadura landuko dituena.