Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lizarragako San Adrian festek kadeteen lasterketa hartuko dute igandean, ekainaren 20an, goizeko 11:00etan hasita (55,5 km). Sakanan barna ibiliko dira txirrindulariak, eta jakina, Lizarragako katea igo beharko dute. Bestalde, juniorrek Nafarroako Txapelketa izanen dute jokoan larunbatean Lizarran. 15:30ean 59 km-ko lasterketa izanen dute, eta 16:00etatik hasita, 1,5 km-ko krono-igoera. Eta eskoletan ari diren txirrindulariek larunbatean, 17:00etan, dute zita Eguesibarren. 19 eta 20 urteko afizionatuek larunbatean Truciosen dute lasterketa, Lehendakari Txapelketarako baliagarria dena, 10:30ean (103,5 km). Igandean, Logroñon, Euskaldun Txapelketarako baliagarria den proba dago jokoan (113 km), goizeko 10:15ean hasita. Eta bukatzeko, Nafarroako elite eta 23 urtez azpiko Txapelketa erabakiko da igandean Villatuertan, 10:30ean (107,8).