Eskozia eta Irlandaren egoera bertatik bertara

Guaixe 2010eko ekainaren 18a

Estaturik gabeko herriak Europa kapitalistan jardunaldiak atzo abiatu ziren Irurtzunen. Herrialde Katalanen errealitatearen berri ezagutzeko aukera izan zen Irurtzunen. Gaurkoan, berriz, Irlanda eta Eskoziaren berri jaso nahi dutenek horretarako aukera izanen dute. Altsasuko Zubiondo elkartean Sinn Feineko zinegotzi Katheleen Funchionek Irlandako prozesua izanen du hizketa-gai. 19:00etan izanen da. Ordu bat geroago, Uharte Arakilgo udaletxean Eskoziako egoera politiko eta sozialaren berri emanen du Scottish Socialist Partyko Jack Fergusonek. Askapenak antolatutako jardunaldiak bihar despedituko dira. Europako herriak borrokan mahai inguruan izanen da, 19:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean. 21:30ean herri afaria izanen da Zubi-ondo elkartean. Hura despedituta, gauerdian, gaztetxeak Bastards on Parade eta Herrikadak taldeen kontzertua hartuko du.