Sakandarrak Borrokanrrolean

Guaixe 2010eko ekainaren 18a

Euskal Herriko Antifaxista Mugimenduak CD berria argitaratu berri du. Faxismoaren aurkako CDa da. Euskal Herriko zenbait taldek parte hartu du Borrokanrrola diskoan. Horien artean daude Olaztiko Stupenda Jones eta Kaleginez taldeak. Diskoan parte hartu duten 20 taldeek faxismoaren eta arrazismoaren aurkako deiadarra egiten dute musikaren bidez. sare.antifaxista@gmail.comDiskoa etxean jasotzeko bidali mezua goiko helbidera. 10 eurotan etxean jasoko da, bidalketa gastuak barne. Ohiko saltokietan, 7 eurotan salgai.