Hiru ezbehar

Guaixe 2010eko ekainaren 21a

Gaur gauean, hirurak baino pixka bat lehenago, Sakanako Autobian (A-10) istripua izan da. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Uharte Arakil parean auto bat bidetik atera da baina ez da zauriturik izan. Gidaria alkoholemia proba egitera ukatu da eta foruzainek atxilotu egin dute.Bestalde, larunbatean, 15:10 aldera, bi motorzalek istripua izan zuten Urbasako portuan, Altamira pasa eta berehala. Bi motor gidariak zauri arinak izan zituen. Batek belaunean min hartu zuen eta anbulantzian Nafarroako Ospitalera eraman zuten. Bestean eskumuturra minduta zuen, baina ez zuten artatu behar izan. Foruzaingoak ezbeharra ikertu zuen. Azkenik, ostiralean, bi pertsona arin zauritu ziren Sakanako Autobian (A-10), Bakaiku parean. 12:50 aldera Iturmendiko norabidean zihoan auto bat bidetik atera eta autobiako zubi baten euskarria jo zuen. Zaurituetako batek mozketa bat zuen eta Nafarroako Ospitalera eraman zuen. Besteak ez zuen halakorik behar izan.