Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo jokatu zen Suitzako Tourreko azken etapa, 27 km-ko erlojupekoarekin. Ez ordura arteko lider Gesink, ez Urán, ez Morabitok; Frank Schleckek irabazi du Suitzako Tourrean, ia ezustean. Erlojupeko erabakigarrian Tony Martin nagusitu zen, Cancellara eta Zabriskieren aurretik. Baina, ordura arteko lider Gesink ez zen batere fin aritu eta hortaz Frank Schleckek irabazi zuen Suitzako Tourra, Armstrongi 12 segundo atereaz. Atzoko erlojupekoan Euskalteleko Pablo Urtasun urdiaindarra 118.a izan zen, 3:22ra, eta sailkapen orokorrean 64.a, 41:01era. Urdiaindarra bigarrena izan zen bigarren etapan eta ongi aritu da. Afizionatuak. Nafarroako Txapelketa. Villatuertak Nafarroako elite eta 23 urtez azpiko Txapelketa hartu zuen, 107 km-ko proba. Lizarte taldeko Francisco Javier Iriarte izan zen azkarrena (2:55:15), helmugara bakarrik iritsita, eta elite mailako txapela jantzi zuen. Bigarrena Rural Kutxa talde sakandarreko Francisco Javier Moreno izan zen, 51 segundora. Bera izan zen, hain zuzen ere, 23 urtez azpiko txapelduna. Haien taldekide Carlos Delgado eta Eneko Etxeberz bosgarren eta seigarren izan ziren. Bestalde, Mikel Astiz ihabartarra (Azysa) zortzigarrena izan zen, Beñat Txoperena (Rural Kutxa) hamaikagarrena, Ion Irigoien (Rural Kutxa) hamahirugarrena, Alvaro Sorbet (Rural Kutxa) hamalaugarrena, Andoni Palomino (Rural Kutxa) hemeretzigarrena eta Eneko Otxagabia (Telco) hogeigarrena.