Urko Berdud lehen juniorra Lekeitioko 18. Triatloian

Guaixe 2010eko ekainaren 21a

412 triatleta animatu ziren Lekeitioko 18. Triatloian parte hartzera. 750 metro igerian, 21 km txirrindulan eta 5 km korrikan egin behar izan zituzten. Australiako selekzioak sekulako erakustaldia eman zuen, eta lehen postuetan bere kideak sartu ziren, Brendan Sexton buru zela (59:41). Sextonek 26 segundo atera zizkion bere taldekide Samuel Appletoni.Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdudek sekulako etapa egin zuen, eta 15.a sartu zen helmugara (1:04:46), probako lehen juniorra izanik. Emakumezkoetan Ainhoa Murua (Codeam) nagusitu zen (1:05:45). Igandean Donostiako XXV. Nazioarteko Triatloi-Onditz Memoriala jokatuko da - 1,5 km igerian, 40 km bizikletan eta 10 km korrikan - , eta ziurrenik sakandarrak ariko dira.