Egoi eta Verdugo Tourrean

Guaixe 2010eko ekainaren 22a

Euskaltel-Euskadi taldeak azaldu du zein txirrindularik osatuko duten Tourreko bederatzikotea. Samuel Sanchez buru dela, Egoi Martinez eta Gorka Verdugo etxarriarrak uztailaren 3an Rotterdamen egonen dira, Tourraren hasieran. Haiekin batera Amets Txurruka, Ruben Perez, Juanjo Oroz, Aitor Fernandez, Alan Perez, Iban Velasco eta Iñaki Isasi ariko dira. Aurtengoa Egoiren zazpigarren Tourra izango da, eta Gorka Verdugoren bosgarrena. Taldearen helburua etaparen bat irabaztea da, eta ahal bada, sailkapen orokorrean goian egotea. Erbitiri konfimazioa falta zaioBadirudi aurten Tourrean estreinatuko dena Hiriberriko Imanol Erbiti (Caisse d´Epargne) izango dela. Espainiako Txapelketak pasa ondoren konfirmatuko du bere taldea Caissek, baina Erbitik ziurtzat du ariko dela. 26 urte ditu Hiriberrikoak, eta Tourra prestatzeko Navacerradan prestaketa egiten aritu da. Valverde ezin denez aritu Luis Leon Sanchez izango da talde burua, eta hari laguntzea izanen da Erbitiren lana.