Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Zangozako Irristaketa Trofeoa jokatu zen kategoria guztietan. Haizea izan zen protagonista, baina irristalariek aurre egin zioten haizea eta hotzari. Tartean Olaztiko Sutegi, Altsasuko Irristaketa Taldea eta Urdiaingo Aitziber klubetako irristalariak aritu ziren. Guztiek lan polita egin zuten, baina Ane Lapuente eta Gaizka Ocañaren lana azpimarratu behar da. Mini mailan dabilen Anne Lapuente (Sutegi) lehena izan zen 400 metroko sailkapen orokorrean, eta haurren mailan dabilen Gaizka Ocaña (Aitziber) lehena izan zen 1.500 metroetan eta 3.000 metro puntutan. Gainontzekoek maila polita eman zutenAsteburuan pistako Espainiako Txapelketak TxantreanLarunbat arratsaldean eta igande goizean Espainiako Pistako Irristaketa Txapelketako finalak jokatuko dira Txantreako pistan. Sakanako klubetako sei irristalari ariko dira lanean. Bestetik, aipatzekoa da irristaketa eskolen denboraldia bukatu dela, eta Txikien Ligak ere geldialdia du irailera arte. Oporren garaia heldu da, bada.