Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur III. Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketa abiatuko da. Aipatu txapelketan guztira 35 aizkolari ariko dira lehian, hiru multzotan banatuta. Multzo bakoitzak bere kanporaketa jokatuko du, eta multzo bakoitzeko lehen bi onenak sailkatuko dira finalerako. Eta hain zuzen ere gaur A multzoko kanporaketa jokatuko da Andoaingo goiko plazan, 17:30etik aurrera. Hamaika aizkolari ariko dira lanean: Arkaitz Jauregi, Aritz Irazabal, Jokin Alkizalete, Aitor Urteaga, Xabier Dorronsoro, Jon Larrañaga, Jexus Etxeberria, Ruben Saralegi, Juanjoxe Erdozia etxarriarra eta Iban Resano dorrobarra. Hiru txandatan banatuta, aizkolari bakoitzak kanaerdiko bat ebaki beharko du. Esan dugun moduan, lehendabiziko bi onenak sailkatuko dira finalerako.