Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostegunean hasi eta igandean despedituko dira Albaceten jokatzen ari diren Espainiako Txirrindularitza Txapelketak. 23 urtez azpiko Nafarroako selekzioan Rural Kutxa talde sakandarreko Fran Moreno eta Beñat Txoperena ariko dira. Larunbatean 142 km-ko lasterketa izanen dute, eta ostegunean erlojupeko proba jokatu zuten. Bestalde, txirrindulari profesionalen lasterketa, 226 km-koa, igandean jokatuko da, eta erlojupekoa, aldiz, ostiralean. Alberto Contadorrek uko egin dio txapelketetan aritzeari, gripea duelako. Euskalteletik arituko direnen artean Egoi Martinez, Pablo Urtasun eta Gorka Verdugo sakandarrak daude, igandeko lasterketan neurtuko direnak. Rural Kutxa talde kontinentalak talde sendoa eramanen du txapelketetara. Jose Herrada eta Arturo Mora erlojupekoan ariko dira, eta gainontzekoak igandeko lasterketan. Bestalde, 23 urtez azpiko afizionatuek eta eliteek Euskaldun Torneorako baliagarriak diren bi lasterketa izanen dituzte hurrengo egunotan. Larunbatean, ekainaren 26an, Segurako lasterketa jokatuko da, 16:00etan (113,4 km). Eta asteartean, San Pedro egunean, XVIII. San Pedro Klasikoa jokatuko da Irunen, 9:30ean (125,4 km).