Europako herriekiko jakin-mina

Guaixe 2010eko ekainaren 21a

Estaturik gabeko herriak Europa kapitalistan jardunaldiak Altsasuko gaztetxean musika doinuekin despeditu zen. Aurretik, ordea Katalunia, Eskozia eta Irlandako egoerei buruzko hitzaldiak hainbat sakandarren jakin-mina piztu zuten. Irurtzunen aritu zen CUP eta Endavanteko militane Joan Teran. Herrialde Katalanen egungo errealitatearen berri eta eskenatoki politikoaz mintzatu zen 25 pertsonaren aurrean. Uharte Arakilen Eskoziako errealitatearen berri eman zuen Jack Fergusonek, 30 entzuleren aurrean. Altsasun, berriz, Irlandako egoeraren berri eman zuen preso egondako Dixie Dicksonek 40 pertsonaren aurrean. Larunbatean Altsasun egin zen mahainguruan ehun bat lagun bildu ziren Joan Teran, Jack Ferguson, Nekane Jurado, Jon Etxebarria Askapenako kidea eta Moira Millan maputxea entzutera. Askapenaren jardunaldiak despeditzeko 120 bat pertsona bildu ziren afaltzera.