Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, 13. Nafarroako Trikitixa Eguna ospatu zen. Aurtengoan, Iruñeko Alde Zaharrak hartu zuen ospakizuna. Nafarroa guztiko taldeek parte hartu zuten trikitilarien festan, besteak beste, Altsasuko, Etxarri Aranazko eta Arbizuko trikitilariek. 400 trikitilari inguru bildu ziren musika festa handian.Goizean goiz, Iruñeko Alde Zaharreko karriketan banatu ziren taldeak. Norabide bera zuten guztiek, eguerdian hitzordua baitzuten Gaztelu Plazan. 400 trikitilariak batuta, San Francisco plazara abiatu ziren kalejiran. Bertan, Ceferino Barberena, Iruñeko trikitixako lehen irakaslea omendu zuten. Trikitixaren doinu alaiak jarraipena izan zuen arratsaldeko azken orduraino.