Cederna Garalur, enplegua sortu eta lehiakortasuna

Guaixe 2010eko ekainaren 24a

Nafarroako mendialdean enplegua sorreran laguntzen zentratzen ari da Cederna Garalurren jarduna. Mendialdeko enpresak eta etorkizuneko enpresariak merkatuan kokapen lehiakorragoa lortzen laguntzeko proiektuak martxan jartzen ditu Cederna Garalurrek. Hala, turismo arloan, Zaldi-Ostatuen Europako Sarearen sorrerak Mendialdean zaldiaren inguruan marka turistiko bat bultzatzen lagunduko du. Bileretako turismoa garatzeko egitasmoa ere garatzen ari da Cederna-Garalur. Haren bidez egungo azpiegiturak erabilera sustatuko du, enplegua sortu eta sektorea urtean zehar lan eginen luke. Informazioa teknologi eta komunikazioaren (IKT) arloan Cybersudoe egitasmoa martxan jarri da eta horretan lanean ari da Cederna-Garalur. Bere helburua da ezagutzaren eta IKTen bidez enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna garatzea. Egitasmo horren barruan, gaur egun Cederna-Garalur enpresen diagnosi pertsonalizatuak egiten ari da. Bestalde, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako web orria ere eginen du Cederna Garalurrek. Enpresen intereseko berriak eta esperientziak trukatzeko aukera eskainiko du web guneak. Ingurumenean oinarritutako egitasmoak aurrera eramateko programa ere badu Cedernak martxan, %50eko diru-laguntza ere jaso dezakeena. Iaz, besteak beste, energia berriztagarrien erabilera egokia, ingurumen hezkuntzako ekintzak, birziklatzea edota natur guneen kontserbazioa eta hobekuntza. Tokiko Ekintza TaldeaTalde horiek Europako landa garapenerako LEADER eta PRODER programak garatzen dituztenak dira. Tokiko Ekintza Taldeak toki erakundeek, administrazioak eta agente pribatuek osatzen dute. Nafarroan horietako lau talde daude eta horietako bat da Cederna Garalur. Estatu mailako sarean 200 talde daude.