Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako 34 liburutegi publikok indarrean jarri dute Murgildu zaitez irakurketan, 2010 uda kanpaina. Horrela, liburutegiko apalak utzi eta igerilekura lekualdatuko dira liburuak, aldizkariak eta egunkariak. Egitasmoarekin bat egin Irurtzungo eta Urdiaingo herri liburutegiek. Igerilekuan atseden hartzen ari diren irurtzundar eta urdiandarrenek irakurketaz gozatzeko aukera izanen dute uztailean eta abuztuan. Egitasmoak dirauen bitartean, kartelak eta orri markatzaileak oparituko dituzte.Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen du egitasmoa, udalen laguntzarekin. Haien helburua liburuak herritarrengana hurbiltzea eta irakurketa sustatzea da. Egitasmoak 2.100 euroko aurrekontua du.