Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Eskola Adineko Espainiako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren. Nafarroako selekzioko kideen artean Mugiondo, Lasa eta Bakaikua zeuden, eta hirurak eskuzko modalitatean aritu ziren. Haurren mailako eskuz binakakoan Bakaikua, Medina eta Larrunbe hirukoteak ordezkatu zuen Nafarroa. Errioxaren kontra 18-14 galdu zuten, baina ondoren 18-3 hartu zuten menpean Gaztela Leon. Kadeteetan Murgiondo, Lasa eta Cordonek euren hiru partidak irabazi zituzten nabarmen: 22-7 Gaztela Leoni, 22-12 Errioxari, eta 22-1 Kataluniari. Erremintan eta eskuz jokatutako partida guztiak kontuan hartuz, Nafarroak lortu zuen garaipena.