Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iaz diru-laguntza deialdirik ez zen egin eta horrek Nafarroa guztiko euskarazko hainbat komunikazio proiektu kili-kolo utzi zituen. Horregatik bulkatu zuen Bierrik Fundazioak Sakandar bat euro bat kanpaina (20.000 euro bildu ziren). Kanpainak laguntzen bidez jaso ez zena estali zuen, baina komunikazio proiektuak aurrera egin eta egonkortzeko bestelako neurriak behar izanen direla aurreratu du Bierrik Fundazioak. Dagoeneko zein izan daitezkeen aztertzen hasi da. Iazkoaren ondoren, aurten Nafarroako Gobernuak euskara darabilten hedabideei zuzendutako diru-laguntzak banatu ditu,170.000 euro. Beste 50.000 euro tarteka euskaraz zerbait argitaratzen dutenen artean banatu dituzte. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, honako kopuruak jasoko dute Sakanako euskarazko hedabideek: 24 orduz emititzen duen Beleixe Irratiak (FM 107,3) 16.433,62 euro jasoko ditu, Guaixe astekariak 13.146,88 euro eta 1.643,36 euro haren web orriak. Arrazoi bat dela, bestea dela, euskarazko zenbait hedabide diru-laguntzarik gabe gelditu dira deialdi horretan.FinantzabideakGuaixe eta Beleixe, Bierrik fundazioko 380 laguntzaileren ekarpenaz gain, bi bide nagusitatik finantzatzen dira: erakunde publikoen diru-laguntzetatik eta publizitatetik (iaz %35 egin zuen behera). Diru-laguntza publikoei dagokienez, Sakanako Mankomunitatearen eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jasotzen du Bierrik Fundazioak. Auto-finantziazioan aurrera egiten ari den neurrian, diru-laguntzak gero eta txikiagoak dira. Iaz diru-laguntzak aurrekontuaren %30 izan ziren. Nafarroako Gobernutik jaso berri dena iazko aurrekontuaren %7,3 inguru da. Baina, esan bezala, Bierrik Fundazioa bere komunikabideen egonkortasuna eta etorkizuna bermatzeko lanean ari da.Iazko egoeraren ondoren, Nafarroako euskarazko hedabideek Gobernuari hitzarmena eskatu zioten. Euskarazko hedabideen egoera egonkortzeko lege eta ekonomia aldetik bideak aztertzeko eskatu zioten Euskarabideari. Gauza bera egin zuen Nafarroako Parlamentuak. Horretan Euskarabideak oraindik ez du urratsik eman.