Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
La Jarana peñak antolatuta, 450 korrikalari baino gehiagok hartu zuten parte 27. Entzierroko Lasterketan. Lasterketak dituen 799 metroak osatu zituzten guztiek, baina kategoria ezberdinetan banatuta: federatutakoen lasterketa, lasterketa herrikoia, aiton-amonen eta egokitutakoak, txikiak, txikitoak eta beste. Federatutakoetan Marcos Yaniz (2:04) eta Vanesa Pacha (2:31) nagusitu ziren. Probaren gogortasuna aipatu zuten, aldapan gora jokatzen baita, eta ez dago errekuperatzeko aukerarik. Lasterketa herrikoian, Eder Goladarazena izan zen azkarrena, Ismael Lopez de Goikoetxea 10.a (2:28) eta Jose Mari Mercero 17.a (2:35). Aitonen mailan Kaxi Estarriaga etxarriarra izan zen lehena (2:25). Jose Mari Mercero ere kategoria honetan aritzera animatu zen eta kasu honetan 56.a izan zen (3:27). Eta aipatzekoa da egokitutakoen mailan Egiarretako Rosa Jaka lehena izan zen (3:55). Aipatzekoa da Rosak bosgarren aldiz irabazi duela Entzierroko Lasterketa.