Urko Berdud hirugarren nafarra

Guaixe 2010eko uztailaren 6a

X. Ebroko Erronka1.Hector Llanos (SVC Seguridad): 1:00:329.Urko Berdud (Sakana T.T.): 1:04:10. Lehen juniorra eta hirugarren nafarra.26.Aitor Mozo (Sakana T.T): 1:07:16. Hirugarren juniorra.49.Ignacio Mikeo (Eguesibar): 1:11:14106.Alejandro Zabala (Sakana.T.T): 1:16:19Larunbatean 219 triatletek hartu zuten parte Tuteran jokatutako X. Ebroko Erronkan. Proba Nafarroako Sprint Txapelketa izan zen. Ebro ibaian 750 metro igeri egin eta gero, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan aritu behar izan zuten triatletek. Hector Llanosek ez zuen areriorik izan (SVC Seguridad, 1:00:32) eta 16 segundo atera zizkion bere taldekide Jon Unanuari. Probako lehen nafarra Migel Zabalza izan zen (Eguesibar, 1:03:52), Nafarroako Sprint Txapelketako irabazlea. Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdud altsasuarra helmugan 9.a sartu zen, eta probako lehen juniorra eta Nafarroako Sprint Txapelketako hirugarrena izan zen, hain zuzen. Maila bikaina eman zuen altsasuarrak, brontzea kolkoratuz. Haren taldekide Aitor Mozo lakuntzarra 26.a iritsi zen helmugara, probako hirugarren juniorra. Talde bereko Alejandro Zabala 106.a izan zen, eta Eguesibar taldean dabilen Ignacio Mikeo 49.a.