1.Aitor Osa: 26:5812. Jon Arrieta (Aralar Mendi): 32:5118. Jose Luis Beraza (Aralar Mendi): 33:5624.Angel Arrieta (Aralar Mendi): 34:2940.Juanjo Goikoetxea: 35:5849.Patxi Albeniz: 37:0252.Fermin Gabirondo: 37:1660.Iñaki Martiarena: 38:0074.Jose Antonio Salgado: 39:31Azpeitiak II. Zuzenien igoera bertikala hartu zuen igandean, Igoera Bertikalen Euskal Koparako baliagarria zen azkenaurreko proba. Korrikalariak Xoxotekora igo behar izan ziren korrika, baina ez zen ohiko lasterketa izan, korrikalariak banaka-banaka atera baitziren eta antolakuntzak euren lana kronometratu baitzuen. Azkarrena Aitor Osa izan zen (26:58), Didier Zagori minutu bat eta 13 segundo atereaz. Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldeko eta Dantzaleku-Sakana taldeko korrikalariak fin ibili ziren, eta sakandarren artean lehena Jon Arrieta uhartearra izan zen (32:51). Emakumezkoetan Nerea Amilibiak ez zuen areriorik izan (35:26), eta bi minutu eta 18 segundo atera zizkion Elena Calvillori. Igoera Bertikalen Euskal Koparako hiru proba jokatuta, Didier Zago eta Nerea Amilibia dira txapelketako buruak. Azkeneko proba irailean jokatuko da, II. Uharte Arakil-Beriain Igoera Bertikala, hain zuzen.