Futbolean murgiltzen

Guaixe 2010eko uztailaren 6a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Lakuntzako Udalaren, Lagun Artea futbol taldearen eta Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin antolatutako futbol campusa astelehenean hasi zen. Aste honetan 10 eta 12 urte arteko 18 gaztetxo ari dira futbolean murgiltzen Araiako Endika Gabiña monitorearekin. Heldu den astean, uztailaren 12tik 16ra, 13 eta 15 urteko 10 gaztetxoen txanda izango da. Futbol Campusa Lakuntzako Zelai Berri belarrezko futbol zelaian ari dira egiten, ia alfronbra bat dirudien zelaian, oso gustura. Goizeko 10:00etatik 13:00etara Endika Gabiña monitoreari esker futbolaren inguruko teoria eta praktika uztartzen ari dira, bereziki jolasen bidez. Eta saioaren bukaeran Lakuntzako igerilekuetan freskatzeko aukera dute. Plan bikaina, hortaz. Lehenengo txandako partaideakJon Arenaza Oreja, Mikel Martiarena Otxagabia, Gorka Hernandez Uzkudun, Xabier Gasco Lizarraga, Ander Agirre Arbizu, Borja Ganboa Berastegi, Jon Arraiza Ganboa, Mikel Agirre Arregi, Gaizka Sagarzazu Ibargoien, Ander Cartagena, Unai Ziganada, Adur Kanpo Flores, Unai Satrustegi Elizabeitia eta Aritz Gillorme Hernandez.