Udarako komikiak

Guaixe 2010eko uztailaren 9a

Chi (EL DULCE HOGAR DE CHI):Glenat ArgitaletxeaEgilea: Konami KanataPrezioa: 12€ ale bakoitzakIrakurle guztientzat. Chi katakume bat da, bere amarekin paseoan dabilela galdu eta parkean bakarrik geratzen da. Bertan, haur txiki bat jolasten dabilela erori eta katakumea ikusten du. Hortik aurrera, katakumeak bere bizimodu berrira moldatu beharko du haurraren etxean. Gurasoek estimuan dute katua baina ez da beti erraza izaten animalia bat zaintzea, ez eta irakastea. Sekulako pasarte xinple bezain barregarri eta hunkigarriak ditu komikiak, edonork irakurtzeko modukoak.Komikiak marrazki garbia dauka eta testu oso errazak. Bertan protagonista katakumea da eta bere pentsamoldeak azaltzen dira komikian zehar: zer ulertzen duen pertsonek keinuak egiten dizkiotenean, nola ikusten dituen besteak, zein nahi eta behar dituen momentu bakoitzean... baina ez pentsa hitz egiten duten animalia bat denik, soilik katakumearen burutik pasatzen dena ulertzeko jartzen zaizkigu testu horiek. Ulertzeko, katakumea eta pertsonek hizkuntza ezberdinak hitz egiten dutela pentsatu.Oso barregarria eta entretenigarria da, jada 5 ale argitaratu dituzte eta jarraitzekotan dira. Marrazki bizidunak ere badaude interneten katakumeari buruzkoak.Rosalie blumLa Cupula argitaletxeaEgilea: Camille JourdyPrezioa: 18€ ale bakoitzakHelduentzako komiki honetako protagonistak, Vincent ile-apaintzaileak, behin kalean pertsona bat ikusi eta lehenagotik ezagutzen dueneko susmoa du. Pertsona hori Rosalie Blum da, denda bateko saltzailea. Ezagutzen duelakoan dago bai, baina ezin gogoratu non ikusi duen lehenago... eta hori dela eta Vincent-ek Rosalie egunero kaletik jarraitu eta zer egiten duen ikusten du. Tabernara joan, elizako koruan abestu, lan egin, etxean mozkortu... pertsona bakartia eta triste xamarra da Rosalie Blum (Vincent beraren modura...) baina ezin gogoratu non ikusi duen lehenago.Komikia hiru aleetan banatzen da, eta horietako bakoitzak pertsonaia bati ematen dio garrantzia; hau da, ale bakoitzean pertsonaia bat da protagonista. Pertsonaia ezberdinen istorioak nahastuz doaz gutxinaka eta zenbait pasarte surrealistek barre algararen bat edo beste eragitea lortzen dute. Komiki oso landua dugu eta behin irakurrita atzera egitekotan detaile berriak ikus daitezke, istorioak zituen atal xinpleenek garrantzi handiagoa bereganatuz.Oso garrantzitsuak dira komiki osoan zehar pertsonaien artean egileak sortzen dituen paralelismoak, baita hirugarren aleko zenbait detailek aurreko aleak begiratuz gero hartzen duten zentzu ezberdinak ere. Petsonaien arteko harremanak ere oso landuak dira, eta agertzen diren jokaera eta sentimenduak edonork sentitu ditzake bere bizitzan.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.comwww.fanzinemyaku.blogspot.com