Petacchiren bigarren garaipena

Guaixe 2010eko uztailaren 8a

Azken egun nahasien ondoren, atzo tropelak nolabaiteko "lasaitasun" eguna izan zuen. Tourreko etapa luzeena zegoen jokoan, bere osotasunean Frantzian jokatu zena eta Reimsen bukatu zena. Bost txirrindularik eguneko ihesaldian parte hartu zuten, baina helmugarako 4 km-ren faltan tropelak harrapatu zituen. Esprintean Alejandro Petacchi (Lampre) nagusitu zen. Sakandarrak denbora berean sartu ziren. Sailkapen orokorrean ez zen aldaketarik egon. Fabian Cancellarak jarraitzen du lider, Geraint 23 segundora eta Caldel Evans 39 segundora dituela. Egoi Martinez 70.a da, 3:46ra, Imanol Erbiti 85.a, 4:53ra, eta gorka Verdugo 114.a, 10:47ra. Gaur 187,5 km-ko etapa dago jokoan, Epernayn hasi eta Montargisen despedituko dena, esprinterrendako priopioa.