Nafarroako Hirugarren Mailako Aizkora Txapelketako Kanporaketa Iruñean

Guaixe 2010eko uztailaren 8a

Sanferminetako herri kirol programazioaren barruan, Nafarroako 3. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko da gaur Iruñeko Foruen plazan, 12:00etatik aurrera. 12 aizkolari ariko dira lanean, tartean lau sakandar: Iban Resano (Dorrao), Goizeder Beltza (Etxarri Aranatz), Iñaki Vazquez (Altsasu) eta Aritz Goñi (Etxarri Aranatz). Raul Castro, Asier Pellejero, Mikel Indakoetxea, Esteban Pikabea, Jose Antonio Loiarte, Eneko Saralegi, Angel Eraso eta Diego Riano izanen dituzte arerio. Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko erdibitu beharko ditu, eta onenek egingo dute aurrera txapelketanHarri jasotze txapelketaBestalde, gaurko herri kirol jaialdiaren barruan Nafarroako Harri jasotze Txapelketa jokatuko da. Tartean ariko da Sakanako Harri jasotze eskolan formatzen ari den Xabier Igoa aldaztarra. Josetxo Urrutia, Unai Bertiz eta Xabier Ariztegi izanen ditu aurkari. Hiru harri ezberdinekin - 125 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bolarekin- - 2 minutuko txandak egin beharko dituzte.