Hondakinen Partzuergoak konposta sustatuko du

Guaixe 2010eko uztailaren 7a

Sakanako Mankomunitatea beste hainbat mankomunitate bezala, Nafarroako Hondakinen Partzuergoko kide da. Erakunde horrek astelehenean egindako bileran bi erabaki hartu zituen. Batetik, etxe eta komunitateko konposta sustatzeko kanpaina eginen du. Hori dela eta, heldu den astetik aurrera sakandarrok etxean konposta egiteari buruzko informazioa jasoko dugu. Etxeko konposta zer den eta nola egiten den azalduko dute esku-orriek. Izan ere, teknika horri esker, etxeetan hondakin organikoak %80 murriztu daitezke eta landare eta lorategietarako ongarri bihurtu. Horrek hondakinen kudeaketan murriztu, berreskuratu eta hondakinak berrerabiltzeko aukera ematen du.Nafarroako Hondakinen Partzuergoak hartutako bigarren erabakia da Etxe eta Komunitateko Konpostajearen aldeko Toki Entitateen Estatuko Sarean sartzea. Sare hori 2008ko ekainean eratu zen Iruñean. Gaur egun, sare hori ondorengoek osatzen dute: Iruñeko, Mairagako eta Izarbeibargo mankomunitateek eta Kataluniako, Balear uharteetako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Kanarietako, Gaztela eta Leongo eta Madrilgo entitate eta erakundeetako ordezkariek osatzen dute.Etxeko konpostaEtxeetan sortutako hondakin organikoen deskonposizio biologikoa egiten da eta landare eta uztetarako ongarri bihurtzen dira. Teknika horren bidez, etxeetako zabor organikoen ekoizpena %70era arte murriztu daiteke. Hondakin organikoak gutxituta, hondakinak bildu, garraiatu eta tratatzeko gastuak murriztu egiten dira; prozesatze-plantak mantentzen laguntzen da; usain txarrak eta zabortegietara eramaten diren hondakinek eragindako kutsadura gutxitzen dira; eta lorezaintzan produktu kimiko gutxiago erabiltzen dira.Izaki bizidunek sortutako hondakin organiko gehienak konposterako erabil daitezke, gero ongarria edo konposta sortzeko, hala nola: fruta eta barazkien hondakinak, hezurrak, infusioen hondarrak, kafe hondarrak, arrautza oskolak eta fruitu lehorrak, landare hondakinak, inausketako eta ebaketako hondakinak eta sukaldeko papera. 195 konpostontziBanatu dituzte Sakanako Mankomunitateak (165) eta Altsasuko Udalak (30) sustatutako kanpainetan.