Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lekunberrin egoitza duen Plazaola Partzuergo Turistikoak aurtengo udan disfrutatzeko 14 ekintza eta bisita gidatu eskaintzen dizkie turistei. Deskontuekin, gainera. Bisita gidatuen programa horren barruan Sakanako hiru eskaintza jasotzen dira. Alde batetik, Etxeberrin dagoen Esnearen Interpretazio Zentroa, Aralarko Santutegia eta, azkenik, Lakuntzako Mirua enpresaren eskaintza. Doan"Nafarroak dohainik hartzen zaitu" programak gurera bisitan etortzen direnaksaritzen ditu, horregatik, ekimen horri atxikitako alojamenduetan gutxienez bi gauematen dituzten turistek, sari erakargarria jasoko dute. Zenbait zerbitzu turistikotandeskontuak dituzten bonuez ari gara: bi jatetxeetarako deskontua, bat alojamenduetarako, bi sarrera ekipamendu turistiko eta kulturaletarako eta deskontu batekintza turistikorako; era horretan, Plazaolako Partzuergotik proposatzen diren bisitaeta ekintza guztietan deskontua eginen da.Mirua. Natura JarduerakMiruak ibilbide ugari eskaintzen dizkigu, erritmo mantsoan eta geldiune tematikoekin natura bost zentzumenen bidez behatu, entzun eta disfrutatzeko. Bere eskaintzaren artean daude Iratiko oihana, Orreagan hegazti migratzaileen behaketa eta Aralarko mendizerra. Bestelako eskaintza badute, ornitologiari lotutakoa, esaterako. Aldez aurretik deituta, prezioak kontsultatu.Lakuntza. Telf: 608 560 369www.mirua.com / info@mirua.comAralarko santutegiaSantutegia eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzen du bisitak, baita bista ederrez gozatzeko aukera ere. Egunero 10:00etatik 20:00etara (eguerdietan itxita)2 euro helduek; euro 1 haurrekUharte Arakil. Telf: 948 373 013 / 626 030 234www.aralarkosanmigel.infoEsnearen Interpretazio ZentroaTxekorra jaiotzen denetik ematen hasten duen arteko prozesua eta ekoizpen etapa hori nolakoa den azaltzen dute Etxeberriko behitegian. Gainera, Lacturalek erabiltzen duen Produkzio Integratua sistemaren onurak eta gainerako produkzio sistemekin dauden ezberdintasunak azalduko dituzte.Egunero aldez aurretik deituta, Iraila arte doan.Etxeberri . Telf: 948 600 449.info@lacturale.com