Bi anai martxan

Guaixe 2010eko uztailaren 8a

Urteetan barruko lan isila eta neketsua egin ondoren, ekainaren hasi ziren grabatzen Bi anai filma. Imanol Rayo arbizuarraren zuzendaritzapean, lehen eszenak filmatu dituzte Lesakan eta Artikuntzan. Jarraian, Zubieta aldera joko dute aktoreek eta teknikariek, barruko eszenak grabatzeko. Joan zen astean prentsaren aurrean grabatu zuten Artikuntzan. Bertan, izan zen, besteak beste, filmaren oinarrian dagoen Bi anai liburuaren idazle Bernardo Atxaga. Arbizuko zuzendariarekin batera, baziren beste zenbait sakandar. Haien musikaren erritmoan dantzatu zuten aktoreek.