Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoeneko hasi dira turistak informazio eske joaten Etxarri Aranazko turismo bulegora. Sakanako Mankomunitateak aurreko bi urtetan bezala turismo bulegoa zabaldu du Etxarri Aranazko udaletxeko beheko solairuan. Altsasun ere zabalduko du mankomunitateak turismo bulegoa, Baratzeko bide plazan. Hark aurki zabalduko ditu ateak, azken moldaketak egiten ari baitira.Etxarri Aranatzen Harri Larunbe ari da bisitariei argibideak ematen. Kitz Mendiola, berriz, Altsasukoan ariko da. Aurreko urteetan informazioa eskatu duten gehienak kataluniarrak, madrildarrak, balentziarrak eta holandarrak izan dira. Azken horiek Etxarri Aranazko kanpinera etortzen direnak dira. Gehienak naturagatik, ohituragatik, gastronomiagatik eta toki askoren erdibidean gaudelako hurbiltzen omen dira gurera. Sakanako Mankomunitateak aurten mapa bat argitaratu du eta han hainbat ibilbideren berri ematen du. Horretaz gain, dauden alojamenduen eta jatetxeen berri ematen du mapak. Sakana, Nafarroa, Araba eta Gipuzkoari buruzko informazioa ematen duten esku-orriak eta mapak eskuratu daitezke turismo bulegoan. Horretaz gain, artisauen lanak ere salgai izanen dira. OrdutegiaEtxarriko turismo bulegoa ekainaren 21ean zabaldu zen eta irailaren erdialdera arte zabalik egonen da. Sakanako Mankomunitatearen asmoa da Altsasuko bulegoaren zerbitzua gehiago luzatzea. Etxarri Aranazko turismo bulegoak astelehenetan ixten ditu ateak. Altsasukoak, berriz, astearteetan itxiko ditu. Sakanako Mankomunitateak, horrela, aste guztian turistei zuzendutako zerbitzua eman nahi du. Biak ere 10:00etatik 15:00etara egonen dira zabalik.