Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak antolatuko du 2010eko Nafarroa Oinez festa. Iruñea sanferminetan murgildu aurretik, Munduz mundu abestia aurkeztu zuten. Jose Angel Irigarai poetak egin du letra eta Miel Otxin taldeak musika. Zenbait musikarik egin dute ekarpena, besteak beste, Tximela taldeko Mikel Mundiñano etxarriarrak eta haren taldekide Maider Ansak. Abestiak 2010eko Nafarroa Oinezen lema bera du: Munduz mundu. Haren bidez azpimarratu nahi izan dute bateragarriak direla euskal identitatea eta mundura irekitzea. "Kantu alaia eta sakona" adierazi zuten antolatzaileek. Urrira bitartean, festarik festa, Nafarroa Oinezen abestia entzuteko aukera ugari izanen dugu. Artea Oinez DonostiaApirilean ireki zituen ateak Arte Oinez´10 erakusketak. 82 artistak parte hartu dute urterik urte Euskal Herriko artearen ikusgai bikaina den erakusketan. Horien artean daude zenbait sakandar: Jose Ramon Anda, Asun Goikoetxea, Mikel Okiñena eta Dora Salazar. Uztailean, Donostiarako bidea hartu du arte erakusketak. Kutxa Boulevard aretoan egonen da ikusgai, hilaren 25era arte. Sarrera doan da.