Olaztiarrek iragarriko dituzte herriko festak

Guaixe 2010eko uztailaren 14a

Datorren astean hasiko dira Olaztiko festak. Udalak berriki hautatu ditu jaiak iragarriko dituzten kartelak. Hiru kategoria bereizi zituen Kultura Sailak eta hirurak Olaztin bertan gelditu dira: 11 urtetik beherakoen artean, Mara Gomez Zabala nagusitu da. Gaztetxoak herriko festetan ezinbesteko diren suziriak eta zapiak ekarri ditu gogora. 50 euroko saria irabazi du. 12-14 urtekoen kategorian, Markel Galbete Arnanz gailendu da. Olaztiko artista gazteak bigarren saria du denbora gutxian, berriki Etxarriko lehiaketa irabazi baitu. Bere herriko festak iragartzeko, udala, plaza, suziria eta buruhandi eta suzko zezena aukeratu ditu. 100 euroko saria irabazi du. Azkenik, helduen kategorian Izaskun Beunza Azazetak irabazi du. Olaztiarrak kohetea botatzeko uneko giroa aukeratu du. Kartel dotorearen truke 150 euro jasoko ditu. Kartelak jendaurreanEtxarri Aranazko Udalak berriki aukeratu zituen festetako kartelak. Orain, lehiaketara aurkeztutako kartelen erakusketa antolatu dute. Kultur etxean egonen dira uztailaren 22tik 25era, ostegunean eta ostiralean, 18:30etik 20:30era eta larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era. Bestalde, Altsasuko herritarrek ere festak iragarriko dituen kartela aukeratu dezakete. Epaimahaiak hiru lan hautatu ditu. Horien artean gustuko kartela aukeratu dezakete herritarrek.www.altsasu.netorrian eskegiko dituzte hiru kartel hautagaiak. Herritarrek gustukoa bozka dezakete.