Sakandarren eskulturen ibilbidea

Guaixe 2010eko uztailaren 16a

Iruñeko Udalak Hiriko Eskulturen Gida aurkeztu zuen udaberrian. Bertan, Nafarroako hiriburuan dauden 109 obra zerrendatu dituzte. Garai eta estilo ezberdinetako 67 eskulturagileren lanak dira. Horien artean daude Jose Ramon Anda bakaikuarraren eta Dora Salazar altsasuarraren lanak. Iruñeko Udalak eskulturen ibilbidea egitera animatzen gaitu. Udako oporraldian, sanferminak amaitu berri direla, Nafarroako hiriburuaren beste ikuspegi bat ezagutzeko aukera ona izan daiteke. GidaIruñeko karrika, plaza eta lorategietan 109 eskultura daude. Horiek jaso eta deskribatu dituzte Guía de escultura urbana en Pamplona liburuan. 500 orritan, 67 eskulturagileren eta haien lanen berri zabala ematen da. Gida auzo edo zonaldeka antolatuta dago, ibilbide turistikoak egitera bultzatzeko. Horretan laguntzeko, 300 argazki eta 128 plano ditu. Liburua gaztelaniaz bada ere, euskara eta ingelesezko laburpenak ditu.Gidaren egileak Nafarroako Museoko teknikari Francisco Javier Zubiaur, Nafarroako Unibertsitateko irakasle Jose Javier Azanza eta arte historialari Jose Maria Muruzabal eta Iñaki Urrizelki dira. Iruñeko Udalak gidaren 1.500 ale argitaratu ditu. Liburu dendetan daude salgai, 24 eurotan. Artearen historiaIruñeko eskulturen gidak Nafarroako artearen historian barneratzeko eta artisten belaunaldi ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du. Materia, teknika eta tendentzia artistiko anitzeko lanak ikusi daitezke Iruñeko hirian, Sarasate etorbideko XVIII. mendeko artelanetatik hasi eta 2007ko lanetaraino. Sakandarren eskulturakJose Ramon Anda:Kirolari Zaharra (1974). Ziudadela-Gaztelugibelen.Homenaje a Juan de Anchieta (1979). Aranzadi-Magdalenan. Polifemo (1982-1993). Takoneran. Izen gabea (2002). San Juanen.Argi, izpi eta oreka (1979-2003). Nafarroako Unibertsitate Publikoan.Dora Salazar:Bestiario 1 eta 2 (1990). Txantrea-Orvinan.Icaro (2002). Nafarroako Unibertsitate Publikoan.109 eskulturazerrendatu dituzte gidan. Horietako 8 sakandarrenak dira.