Beltza eta Resano Nafarroako III. Mailako finalera

Guaixe 2010eko uztailaren 12a

Nafarroako III. Mailako Txapelketako kanporaketa1. Jose Antonio Loiarte (Zubieta): 4:41.012. Asier Pellejero (Areso)                    4:45.663. Goizeder Belza (Etxarri Aranatz)     5:13.084. Raul Castro (Urrotz)                         5:13.905. Iban Resano (Ergoiena)                   5:16.768. Aritz Goñi (Etxarri Aranatz)             5:58.01*Oharra: lehendabiziko bostak abuztuaren 29an Arazurin jokatuko den finalean ariko dira. Sanferminek herri kirol ikuskizuna ekartzen dute egunero, eta ostegunean Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu zen. 11 aizkolari aritu ziren, hiru sakandar tartean - Goizeder Beltza eta Aritz Goñi etxarriarrak eta Iban Resano dorrobarra eta - . Iban Resano (Dorrao), Goizeder Beltza (Etxarri Aranatz) eta Aritz Goñi (Etxarri Aranatz). Iñaki Vazquez altsasuarra ere parte hartzekoa zen, baina azkenean ez zen lehiatu. Sakandarrek Raul Castro, Asier Pellejero, Mikel Indakoetxea, Esteban Pikabea, Jose Antonio Loiarte, Eneko Saralegi, Angel Eraso eta Diego Riaño zituzten arerio. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko erdibitu behar zituen. Eguerdiko 12:00etan, eguzkiak eta hego haizeak ederki berotzen zutenean, gogotik lan egin behar izan zuten. Jose Antonio Laiarte lanak amaitzen lehena, 4:41eko denborarekin. Goizeder Beltza 3. postuam sailkatu zen, 5:13.08ko denborarekin eta Iban Resano 5. izan zen, 5:16.76ko markarekin. Beraz, lehen bost postuetan sailkatuta, finalerako txartela lortu zuten. Abuztuaren 29an jokatuko da, Arazuriko festetan. Zorte gutxiago izan zuen Aritz Goñik eta 5:58.01eko markarekin, 8. postuak sailkatuta, finaletik kanpo geratu zen.HarriakHorretaz gain, Nafarroako Harri Jasotze Txapelketan Sakanako Harri Jasotze eskolan prestatzen ari den Xabier Igoa aldaztarra aritu zen, Josetxo Urrutia, Unai Bertiz eta Xabier Ariztegirekin batera. Hiru harri desberdinekin 2 minutuko txandak egin zituzten. Denbora horretan igotako kiloek erabaki zuten irabazlea. 6.050 kilorekin, Unai Bertiz gailendu zen. Sakanako eskolako ikaslea 4. postuan sailkatu zen, 4.450 kilo igota.