Futbolaren gozamenak jarraitzen du

Guaixe 2010eko uztailaren 13a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Lakuntzako Udalaren, Lagun Artea futbol taldearen eta Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin antolatutako futbol campusaren bigarren txanda astelehenean hasi zen. Aurreko astean 10 eta 12 urte arteko 18 gaztetxo aritu ziren futbolean murgiltzen Araiako Endika Gabiña monitorearekin. Eta aste honetan, uztailaren 12tik 16ra, 13 eta 15 urteko 10 gaztetxoen txanda izango da. Futbol Campusa Lakuntzako Zelai Berri belarrezko futbol zelaian ari dira egiten. Goizeko 10:00etatik 13:00etara Endika Gabiña monitoreari esker futbolaren inguruko teoria eta praktika uztartzen dituzte, bereziki jolasen bidez, eta saioaren bukaeran Lakuntzako igerilekuetan freskatzeko aukera dute. Azken horretarako aurreko asteko eguraldiak gehiago lagundu zuen. Bigarren txandako partaideakIñaki Hernandez Uzkudun, Iban Turunbai Olaetxea, Beñat Torrente Armentia, Josu Mozo Villanueva, Andoni Egurza, Iñaki Mendieta Artazkoz, Patxi Letona Markinez, Esteban Letona Markinez, Jon Goikoetxea, Josu Apeztegia Diego eta Xabier Mazkiaran Segura.