Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Tourreko lehendabiziko atseden etapa izan zuten korrikalariek. Alpeetan daude eta igandeko etapa gogorraren ondoren ongi etorri zaie atsedena. Baina itzulera ez da batere samurra izango. Alpeetako etapa nagusia dago gaur jokoan, Morzine-Avoriazen hasi eta St. J. Mauriennen despedituko dena, 204 km pasa osatu eta gero. Lehen mailako Châtillon, lehen mailako Colombière, bigarren mailako Aravis, lehen mailako Saisies eta kategoria bereziko Madeleine igo beharko dituzte, azken hau helmugatik 32 kilometrora. Faboritoek adi egon beharko dute eta maila handia eman, atzean geratu eta denbora galdu nahi ez badute behintzat. Contador, Andy Schleck eta Cadel Evansek ongi zainduko dituzte bizkarrak. Bestalde, proban ari diren hiru sakandarrak - Gorka Verdugo, Egoi Martinez eta Imanol Erbiti - ongi dabiltza. Ea zer moduz aritzen diren gaurko etapa gogorrean.