Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak antolatuta, uztailaren 24an Sakanako VIII. Haur Triatloia jokatuko da Urdiaingo igerilekuetan, goizeko 10:30ean. Aurrebenjamin mailatik hasita juniorretaraino, triatloi proba politez gozatzeko aukera izango da Urrizti eta San Pedro paraje ederretan. Gainera, guraso eta monitoreek ere lehiatzeko aukera izango dute.Uztailaren 22a baino lehenSakanako VIII. Haur Triatloian parte hartu ahal izateko izena eman behar da aurretik. Horretarako www.navarratriatlon.com web gunera jo eta bertan bete behar da inskripzioa uztailaren 22a baino lehen, edo bestela Mankomunitateko Kirol Zerbitzura (948 464 866 telefonoa) hots egin daiteke informazio eske. Probetako distantziakAurrebenjaminak (10:30ean): 25 m igeri - km 1 bizikletan - 200 m korrikaBenjaminak (10:50ean): 50 m igeri - 1,5 km bizikletan - 300 m korrikaKimuak (11:10ean): 100 m igeri - 3 km bizikletan - 500 m korrikaHaurrak (11:30ean): 200 m. igeri - 6 km bizikletan - km 1 korrikaKadeteak (12:00etan): 300 m igeri - 9 km bizikletan - 2 km korrikaJuniorrak (12:00etan): 300 m igeri - 9 km bizikletan - 2 km korrikaGuraso eta monitoreak (12:00etan): 300 m igeri - 9 km bizikletan - 2 km korrika