Paulinho nagusi etapa aspergarrian

Guaixe 2010eko uztailaren 15a

Atzo Frantziako Tourreko 10. etapa jokatu zen Chambéry eta Gap artean, maila ertaineko mendikoa. Ihesaldietarako propioa zen etapa, eta hala gertatu zen. 30. kilometroan ihes egin zuten Mario Aertsek (Davitamon-Lotto), Dries Devenysek (Quick Step), Sergio Paulinhok (RadioShack) eta Vasil Kiryenkak. Gero Bouet (Ag2r) eta Rolland (Bouygues) batu zitzaien. Bero izugarria egiten zuen, 40 gradu, etapa izugarri gogortu zuena, eta Alpeetako bezperetako egun gogorraren ondotik tropelak ez zuen aparteko lanik egiteko gogorik. Kontua da etapa oso aspergarria izan zela, ihesaldiak bere fruitua izan zuela eta Sergio Paulinho nagusitu zela atzoko etapan, Portugalgo txirrindulari batek garaipena lortzen zuen 21 urte beranduago. Tropela 14 minutu eta 19 segundora sartu zen, txirrindulari sakandarrak tartean. Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik eta Frank Schleckek (Saxo Bank) jarraitzen du lider, Alberto Contador 41 segundora eta Samuel Sanchez 2:45era dituela. Verdugo 39.a da, 26:28ra, Egoi Martinez 50.a, 37:52era eta Erbiti 72.a, 54:04ra. Gaur Sisteronen hasi eta Bourg-les-Valencen despedituko da etapa, ihesaldietarako eta esprinterrendako propioa dena.